Hizkuntza eta pentsakera

Hizkuntza olerkia da, ez zientzia. Olerki-ondoa da, hobe esateko. Edo, Emerson filosofilariaren hitzaz esateko: hizkuntza «olerki fosilla da», olerki izana. Hauxe da kakoa. Olerkigintza hortan herri oso batek hartu du parte, mendeetan zehar klaseetan zehar: ideiak zatikatuz, eta mundua herriaren irudimenaren arabera piskanaka hizkuntza bihurtuz. Gauzei «izen» bat eman baiño lehenago, hizkuntza batek (herri batek, beraz) ideien maillan egiten du zatiketa bat, berezketa sakon bat, oharkabezko ideia-antolaketa bat. Eta hizkuntza bakoitzak bere erara begiratzen du mundua. Ez dago ikuskera logikorik. Horregatik hizkuntza guziak funtsez dira desberdiñak. (…) Hizkuntza ez bada logikoa, hizkuntza batek duen barne-estruktura nork eta zergatik eman dio? Erantzuna erraza da: hizkuntzaren berezitasuna edo jatortasun hori HERRIAK EMAN DIO LIBROKI. Hizkuntza sorkari logikoa ez dan ezkero, hizkuntza HERRIAK moldatu du hitzetik hortzera; bere ikuskera xoillaren arabera, HERRIAK sortu eta mamitu du. Herriak hortaratu du hizkuntza. Herria nabarmenerazi du fenomenu hau, eta hura ahaztu. Herri baten sorkari nagusia, herri baten tresna nagusia, hizkuntza da. Zergatik egin du horrelakoa hizkuntza, eta ez bestelakoa? Ez dakigu. Berak ere ez daki. NAZIO OSOAK mendeetan zehark HORRELA NAHI izan duelako, HORRELA AUKERATU duelako, mundua HORTARA SENTITU duelako. Nazio-olerkaritzak hori asmatu duelako. Hizkuntza herriak egin du: bere izakeraren, bere pentsakeraren, bere tekniken, bere jiterik sakonenen arabera jokatuz prestatu du. Hain sakonki jokatuz batzutan, hizkuntza-aukerak oharkabean bezela nagusiturik baitirudite. Hizkuntza da herri baten sorkaririk funtsezkoena, bere nazio-jakintzaren oiñarria. Hitz batez: HIZKUNTZA DA HERRI BATEN ARIMA. Humboldt’ek egia zuen. Gaurko estrukturalistek berriz ere egia zaharra erakatsi digute.

Hizkuntza eta pentsakera. 1966

Advertisements

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s