Nafarkeria eta nafartasuna

Ustez hila eta ehortzia, horra hor bizirik aspaldiko nafarkeria delakoa; nafarkeria diot, eta ez nafartasuna; alegia, erdaraz «ultra-navarrismo» deritzana. Del Burgo-k, Aizpun-ek eta gainerakoak diotenez, ez dute berek Nafarroa txikiratu nahi; osoa, handia eta askatua nahi omen dute; ez «gizonez» osatua («no queremos ser guizones») hartu dute ultra-navarrismoaren ezagugarritzat; eta ez Euskadiren kateek herbal, katibu eta maingu… (…) Nafarroak ba du, ordea, mendiez bestaldera, Garazi, Oztibarre eta Amikuze eskualde zoragarrietan kokaturik, «seigarren merindade» deritzan herrialdea, bere jatorrizko nafartasunetik batere ez urrundua. Harluxet adiskideak orain dela aste batzu zorrozki salatzen zuen, «DEIA» egunkarian, ultra-navarristen hutsune harrigarri hori; zeren-eta baxenabartarrak nafartar ez izatekotan, zer ote dira? Eta nafartarrak badira, nola ahanzten ote dituzte horren aisa Del Burgok, Aizpunek eta gainerakoek?

Ultra-navarristei gutun irekia. Euskal Herritik erdal herrietara. 1977

Advertisements

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s