Ustekabeko elkarrizketa bat

―Barka zazue. Zer hizkuntzaz ari zarete? (…)

―«Sarakolé»z ari gaituzu. Senegal-en badaude etnia desberdin batzu; eta horietako bat, eta ez zabalena edo inportanteena, gure «sarakolé» hau duzu. (…) Nik Senegaldarra naiz. Baina ene adiskide hau Gambie-koa da. (…) Senegal-go etnia nagusia «woloff» izenekoa da. Baina, oraingoz bederen, frantsesa da guztion lege-hizkuntza nagusia. Badira liburu batzu, hori bai, «sarakolé» herriaz; baina eskola eta administrazioa ez dira «sarakolé»zkoak, ez «woloff»ezkoak,frantsesezkoak baizik.

―Eta, ez duzue zelebre aurkitzen zeron egoera hori guztia?

―Bai, jakina (…). Baina Afrikako mugak eta Europakoak ez dira berdinak. Gambia-rena eta Senegal-en arteko muga hori, esate baterako, bost axola zaigu guri. Ene adiskide hau eta biok herrikideak gara, eta kitto. Eta oihan haietan beretan, areago. Muga horiek Europatik ikusirik badute axola. Handik beretik, batere ez. Ez daki hango inork nun diren ere… (…) Europatarrok ez duzue Afrika konprenitzen. Hura oso da liferentea, zinez. Gure artean, esate baterako, inun ez da gertatzen inork norberaren hizkuntzaz besterik ezer ez jakitea. Han denok dazkigu, geureaz gain, eta gutxi-gora-behera bederen, bi, hiru, are lau hizkuntza ere; eta horrela inguruetako etnia guztiak, pratikaren eta egiazko bizieraren mailan, oso loturik daude, gaurko Europan somatu ere egin ezin daitekeen eran (…).

―Ez zarete zoriontsu, beraz, lurralde hauetan… (…).

―Ezta inundik ere! Afrikara nahi dugu, eta afrikatartu nahi ere bai. Hemen Europan dena da hotza, eta norberekeriak, indibidualkeriak, multzo-ideia, herritasuna, eihartu du. Afrikan, berriz, multzo-giroa, talde-gogoa, elkarte-nahia, anaitasuna, bizirik daude oraindik. Hots, hotzak hiltzen du Europa, nor bere burura bildua izateak. (…) Guk ez dugu horrelakorik nahi. Geure herrietan gizarte-tasuna, multzoen berotasuna eta kidetasuna, nahi eta bilatzen ditugu. Ez hemengo populu koloregabe, hotz eta sustraigabe hauek…

Usterik gabeko elkarrizketa bat. Euskal Herritik erdal herrietara. 1973

Advertisements

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s